lunes, 6 de diciembre de 2010

IKT berriak matematikan

Gaur egungo irakaskuntzaren beste erronketako bat da informazio eta komunikazio teknologia berriak geletan txertatu eta erabiltzea. Matematika ikasgaiari dagokionez, MEC-ek ikastaro bat eskeintzen du eta bertan matematikako arlo desberdinetan zein baliabide eta nola erabili erakusten du, zenbait argibide teoriko eta ariketa praktikoen bidez. DBH eta Batxilergo mailetarako arlo desberdinatan banatutako materiala (arimetika, aljebra, analisia, geometria eta estatistika) eskuragarri dago http://www.didacticatic.educacontic.es/cursos/nivel-educativo/eso-bachillerato/matematicas helbidean.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

martes, 30 de noviembre de 2010

Gaitasunak eta diagnostiko froga

La ruta natural izeneko Jacinto Quevedoren blogean, nazioarteko ebaluazio froga guztien estekak eta komentarioak ditugu, hau da:
- Oinarrizko gaitasunak eta curriculuma
- PISA
- TIMSS
- PIRLS
- Komunitate autonomek egindago frogak
- Jacinto Quevedok proposatutako testuinguruak froga-itemak egiteko.
- Frogen proposamenak bideoen bidez
- Finlandiako hezkuntza
- Dokumento interesgarrien loturak

Geogebra

Geogebra plataforma anitzetako software librea da eta matematika modu eragile batetan lantzeko aukera ematen digu. Geometria, Aljebra, Analisia eta Kalkulua landu daitezke.
Geogebra programak zenbait aipamen internazional jaso ditu, adibidez Europan eta Alemanian (European and German educational softwarw awards).
Eskuragarri ditugu alde batetik Daniel Mentrad frantzesaren orrialdea, frantzesez badago ere textu gutxi eta matematika ariketa asko dituena.

Eta beste aldetik Manuel Sada nafarraren orrialdea, honen abantaila handia erderaz eta euskeraz dugu erabilgarri.

Gaitasunetan oinarritutako hezkuntza

Jakina da duela urte batzuk hezkuntzan gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza baten alde ari garela lanean. Horretarako irakasleok formakuntza lan bat egin behar dugu. Lehenik eta behin gaitasun kontzeptuaren esanahia garbi izan behar dugu eta gero gure orain arteko programazioak eraldatu behar ditugu. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko PNTE-tik ikastaro bat antolatu da matematika arloan gaitasunak nola garatu daitezken bideratzeko. Ikastaro honetan, bide honi jarraituz, irakasle talde batek material sorta bat sortu du eta ustez eskuragarri egongo da http://irati.pnte.cfnavarra.es/caps/moodle/course/view.php?id=55 (entrar como invitado) helbidean ikastaroa bukatu bezain pronto.